Iagoba Fanlo

1994an, E. Elgarren kontzertua Yehudi Menuhinen zuzendaritzapean interpretatzeko hautatu zuten, eta Royal Academyren orkestrarekin debutatu zuen. Ordutik, Fanlo orkestra garrantzitsuekin aritu da bakarlari, eta Europan, Asian eta Amerikan eskaini ditu errezitalak, bakarka edo taldean.

Musikagile ospetsuen konposizioak eskaini ditu, bai eta askoren lanak estreinatu ere; Aracil, Casablancas, Guimerá, Aragüés, Halffter eta Martínez Burgos konpositoreenak, esaterako.

Sony Classical diskoetxeak argitaratutako Jorge Grundmanen Act of Contrition opus 76 biolontxelorako kontzertuan hartu zuen parte. Lan hori lehen lekuan egon zen plataforma digitaletan, eta Melómano de Oro sari ospetsua lortu zuen. Agerkari askotan berariaz gomendatutako diskoa da, besteak beste, El País, El Mundo eta ABC egunkarietan eta CD Compact, Ritmo, The Strad eta Scherzo aldizkarietan.

Fanlo Aragoiko Goi-mailako Musika Kontserbatorioko katedraduna da, eta Luigi Boccherini elkarteko lehendakaria. Bayreutheko junger Künstler jaialdian irakasle eta zuzendari gisa hartu ohi du parte, eta European Union Youth Orchestrako biolontxeloen tutore izan da.