Iván Martín

Pianoa

Maiztasunez kolaboratzen du Espainiako orkestra guztiekin, eta baita Londreseko Orkestra Filarmonikoarekin, zein Berliner Konzerthausorchester, Wiener Kammerorchester, Pariseko Orkestra, Estrasburgoko Filarmonika edota Helsinkiko Filarmonikarekin ere, hainbat zuzendariren eskutik, besteak beste, Christoph Eschenbach, Reinhard Goebel, Eliahu Inbal, Vladimir Jurowsky, Jean Jacques Kantorow, Juanjo Mena, Michael Schønwandt, Krzysztof Urbański eta Christian Zacharias. Modu horretan, munduan prestigio handienekoak diren kontzertu-aretoetan izan da; hauetan, esate baterako: Berliner Konzerthaus, Berliner Staatsoper, Berliner Philharmonie, Wiener Konzerthaus, Dortmund Konzerthaus, Ámsterdam Concertgebouw, Pariseko Salle Pleyel, New Yorkeko Carnegie Hall eta Beijingeko National Center for Performing Arts. Konpositoreei eskainitako diskografia-argitalpenek —Warner Music, Sony Classical, Orchid Classics eta Deutsche Grammophon diskoetxeentzat egin dira—, harrera beroa izan dute publikoaren zein kritikaren aldetik, erreferentziatzat joz. Horrez gain, aitorpen garrantzitsuetarako izendapenak pilatu ditu.