Jan Antem

Baritonoa

Jan Antem Bartzelonan jaiotako baritono liriko bat da. Izen handiko abeslariekin ikasi du, besteak beste, Luca Salsi eta Davide Luciano-rekin, eta artista bikainek emandako masterclass-etan parte hartu du, horien artean daudelarik Juan Diego Florez, Mariella Devia, Ernesto Palacio, Raúl Giménez eta Carlos Álvarez.

Akademia eta opera studio garrantzitsuetan trebatu da, hala nola hauetan: l’Accademia Rossiniana (Pesaro), l’Accademia del Belcanto (Martina Franca), Ópera Estudio (Tenerife) eta Escuela de Ópera (Sabadell)

Bere ibilbide labur bezain oparoan, Jan Antem-ek hainbat antzoki ezagunetan abestu du, adibidez, Arena di Verona-n (Dancairo interpretatuz Carmen obran), Teatro Regio di Torino-n (Schaunard interpretatuz La Bohème obran), Deutsche Oper Berlin-en (Don Alvaro interpretatuz Il viaggio a Reims obran) eta Teatro Massimo di Palermo-n (Robinson Kondea interpretatuz Il Matrimonio segreto obran). Fabio Luisi, Marco Armiliato, Andrea Battistoni edo Frédéric Chaslin bezalako zuzendarien esanetara aritu da.

Etorkizunean, Arena di Verona antzokira itzuliko da Dancairo-ren paperean, L’elisir d’amore obrako Belcore-ren paperarekin debutatuko du Bolognan, eta La Cenerentola obrako Dandini interpretatuko du berriro Atenasen.