(Classica aldizkaria).
Teknikagatik, kolore-paletagatik eta komunikatzeko gaitasun bikainagatik goraipatu zutelarik, Luis Fernando Pérez bere belaunaldiko musikaririk bikainenetakoa da. Munduko kritikak aho batez goretsi du, eta hainbat sari jaso ditu.
Besteak beste, George Tchitchinadze, Antoni Ros-Marbà eta Kazuki zuzendari handiekin aritu da, orkestra hauetan: Espainiako Orkestra Nazionala, Monte-Carloko Orchestre Philharmonique, Sinfonia Varsovia, Franz Liszt Ganbera Orkestra, Polska Filharmonia Bałtycka, Orchestra Ensemble Kanazawa, Galiziako Real Filharmonía, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Orquestra Sinfônica Brasileira. Mundu osoko aretoetan eman ditu errezitaldiak; hona hemen horietako batzuk: Carnegie Hall, NBEren egoitza, New Yorkeko Unibertsitatea, Madrilgo Musika Auditorio Nazionala, Bartzelonako L ‘Auditori, Parisko Salle Gaveau, Budapesteko Müpa, Moskuko Txaikovski Kontserbatorioa, San Petersburgoko Filarmonikoa eta Tokyo Opera City.
Kordobako Goi Kontserbatorioko katedraduna da, eta Katrina Gurska Goi Mailako Zentroko irakaslea, Santanderreko Musika eta Akademia Topaketako zuzendari artistikoa eta Senzoku Unibertsitateko (Tokyo) Guest Professor delakoa.