(Carlos García Reche – Melómano Digital)
OBNI (Objeto Barroco No Identificado) Miriam Hontana musikari gaztearen ekimenez sortu zen, XVII. eta XVIII. mendeetako biolinerako errepertorio bikainarekiko pasioari bidea emateko. 2021ean egin zuen debuta, eta harrezkero etenik gabe aritu da Espainian eta Europa osoan. Ibilbide laburra badu ere, ospe handiko jaialdietan jardun du, hala nola Madrilgo Arte Sakroaren Nazioarteko Jaialdian eta Innsbruckeko Antzinako Musika Jaialdian. 2023an, lehen diskoa grabatu zuen, Bachen eta Vivaldiren biolin bakarlarirako kontzertuekin.
OBNIko kideek 30 lurraldetan baino gehiagotan jo dute, munduko aretorik onenetan, eta Europako antzinako musikako talderik enblematikoenekin jardun dute elkarlanean. Errepertorio handiarekiko pasioa dute lokarri; hori dela eta, Bach, Vivaldi, Mozart, Haydn eta antzeko konpositoreen obraz osatuta daude haien programak.