Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

“Nafarroako Orkestra Sinfonikoak arrakasta handia lortu zuen publikoaren artean.”

(Diario de Navarra)

Pablo Sarasatek 1879an sortua, Espainiako panorama sinfonikoan jardunean dagoen talderik zaharrena da Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (NOS). Baluarte Fundazioaren barruan dago eta Foru Komunitateko orkestra ofiziala da. Ehun eta berrogei urteko historian, Espainiako zein atzerriko auditoriorik, opera-denboraldirik eta jaialdirik garrantzitsuenek gonbidatu dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Gaur egun, abonu-kontzertuen denboraldia aurkezten du urtero Iruñean (Baluarte auditoriumean), Tuteran (Gaztanbide antzokian) eta Tafallan (Tafalla Kulturgunean), eta gizarte- eta hezkuntza-jarduera garrantzitsua gauzatzen du Foru Komunitate osoan.