Pablo Valetti

Biolina

Pablo Valetti ospe handiko biolinista da. 1991n, Schola Cantorum Basiliensisen sartu zen, Chiara Banchini, John Holloway eta Jesper Christensen irakasleekin ikasteko.

Normalean bakarlari edo lehen biolinista gisa jarduten du talde eta orkestra barroko handietan, hala nola Le Concert des Nations, Les Arts Florissants, Concerto Köln, Les Musiciens du Louvre, Hespèrion XXI, Concerto Vocale eta Les Talens Lyriques ezagunetan. 2000ko otsailean, Musiciens du Louvre taldearekin bat egiteko gonbida egin zioten, Asian zehar egin beharreko bira zela eta.

Hainbat disko-konpainia zein irrati-kanaletarako grabazioetan hartu du parte; besteak beste, hauetan: Astrée, Deutsche Harmonia Mundi, WDR, Harmonia Mundi France eta Archiv Produktion. Gaur egun, Café Zimmermann taldeko zuzendari artistikoa da, Céline Frisch klabezinistarekin batera.