Perry So

Zuzendaria

“Luzaroan gogoratuko diren gaualdi horietako bat” ”

(Teobaldos, “Diario de Noticias” egunkaria, 2023)

Perry Sok (Hong Kong, 1982) oso gaztea zela jaso zuen musika prestakuntza pianoan, organoan, biolinean, biolan eta konposizioan. Yaleko Unibertsitatean lizentziatu zen eta zuzendaritza ikasketak egin zituen Baltimoreko Peabody institutuan. Lehen Saria eta Sari Berezia jaso zituen San Petersburgoko Nazioarteko Prokofiev Zuzendaritza Lehiaketaren V. edizioan. Ondoren, Hong Kongeko Filarmonikako zuzendari laguntzaile eta zuzendari elkartu izendatu zuten. 30 orkestra baino gehiago zuzendu ditu mundu osoan, besteak beste, San Frantziskoko Sinfonikoa, Galesko Orkestra Nazionala, Zeelanda Berriko Sinfonikoa, Shanghaiko Sinfonikoa, Hagako Residentie Orkest edo Londresko Orkestra Filarmonikoa, baita Espainiako dozena erdi orkestra ere. 2022ko irailetik Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra eta artistikoa da.