“Amorrua, samurtasuna, umore maltzurra eta etsipena bat etorri ziren, entzulea zaurituta eta arnasarik gabe utzi zuen bidaia batean.“
(The Times)
Florian Donderer: biolina
Annette Walther: biolina
Xandi van Dijk: biola
Thomas Schmitz: txeloa
Signum laukoteak, 1994an sortu zenez geroztik, aztarna utzi du laukoteen nazioarteko agertokietan, bere interpretazio indartsu eta biziekin, gaur egungo talde gazterik hunkigarrienetakoa izatera iritsi arte.
Garrantzi handiko agertokietan aritu da; besteak beste, hauetan: Tonhalle (Düsseldorf), Leon Fleisher-en ondoan; Wigmore Hall (Londres), BBC Proms denboraldian; Laeiszhalle (Hanburgo); Liederhalle (Stuttgart); Concertgebouw (Amsterdam); Harvard Musical Association (Boston); String Quartet Biennale (Amsterdam), eta Carnegie Hall (New York).