“Tamar Lalok sendotasun teknikoa, kolore-aberastasuna eta fantasiazko apaindura zein inprobisazioa transmititzen ditu flauta eztia jotzen duenean.”
(Andrés Moreno Mengibar – SCHERZO)
Gaztela eta Leongo Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea da, baita La Ritirata taldeko kide eta sortzailea ere. Hainbat orkestrarekin bakarlari arituta ekin zion lanbide-karrerari; esaterako, Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin, Zubin Mehta maisuaren batutapean.
Azken urteotan, La Ritirata eta Forma Antiqua taldeetan eta OBS orkestran aritu da bakarlari-lanetan, eta Europan, Amerikan eta Asian egin ditu kontzertuak.
Berrikitan, jaialdi hauetan hartu du parte: CNDMren Universo Barrocon, Granadako Musika eta Dantza Jaialdian, Malta International Baroque Festivalen eta Deutschlandradio Kulturren. Ospe handiko kontzertu-aretoetan jo izan du, hala nola Beijingeko Antzoki Nazionalean eta Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean.
Hainbat CD grabatu ditu, besteak beste PanClassics, Glossa, Harmonia Mundi eta Winter and Winter konpainiekin. Horrez gain, telebista- zein irrati-kanal hauetarako grabazioak egin ditu: Mezzo, RTVE, RNE, Deutschlandradio Kultur, CNART TV (Mexiko), HRT (Kroazia) eta Radio USACH (Santiago, Txile).