Víctor del Valle

Pianoa

“… fraseatze egokia eta neurtua… kantatzeko borondatea eta konposizioaren lurrina sumatzeko gaitasuna… Bi artistok ondo asmatu zuten obraren argi-ilunak eta dimentsio trafikoa azaleratzen… ”

(A. Reverter – Scherzo)

Ganbera-musikaren munduari lotuta dago, batez ere, Víctor del Valle, eta hainbat talde eta solista instrumentalekin dihardu elkarlanean. Alabaina, zalantzarik gabe, Luis anaiarekin egin duen kontzertu-ibilbideari zor dio nazioarteko musikaren panoraman duen proiekzioa. Biek osatutako piano-bikotea Europako ganbera-talderik bikainenetakotzat hartzen da, batik bat ARD International Music Competition sari ospetsua irabazitakoan.

Agertokietan beste hainbat musikari izaten ditu ondoan; besteak beste, Radovan Vlatkovic, Pablo Ferrández, Reto Bieri, Ana María Valderrama, Cibrán Sierra (Quiroga laukotekoa), Miguel Colom, Carole Petitdemange (Ardeo laukotekoa), Raúl Benavent, Juanjo Guillem, Pasión Vega kantaria eta abar; baita entzute handiko zuzendariak ere, hala nola Juanjo Mena, Howard Griffiths, Guillermo García Calvo, Ralf Gothoni, André de Ridder, Pablo González eta beste batzuk.