11. kontzertua

Cuarteto Mandelring
Sebastian Schmidt, biolina
Nanette Schmidt, biolina
Andreas Willwohl, biola
Bernhard Schmidt, biolontxeloa


LEOŠ JANÁČEK (1854 – 1928)
Cuarteto nº 1 “Sonata a Kreutzer”
I. Adagio – con moto
II. Con moto
III. Con moto – Vivace – Andante
IV. Con moto
BEDŘICH SMETANA (1824 – 1884)
Cuarteto nº 1 “De mi vida”
I. Allegro vivo appassionato
II. Allegro moderato à la Polka
III. Largo sostenuto
IV. Vivace

Egitarauren oharrak

Janáček-ek 1923ko bere Kuartetoan estuki txirikordatzen ditu gai biografikoak eta literarioak. Bere lan berantiar guztietan bezala, honetan ere ageri da bera baino 37 urte gazteagoa zen Kamila Stösslovári zion maitasun erantzun gabearen itzala. Janáčekek orobat aztertzen du Tolstoiren “Kréitzerova Sonata” eleberrian ezkontzaz ematen den irudi iluna: gizon batek bere emaztea hiltzen du, bai ustezko desleialtasun batek sortzen dion jelosiarengatik, bai gizartearen dekadentzia moralarengatik. Musikak ez ditu erreproduzitzen kontakizuneko gertakariak, baizik eta soinu bihurtzen eleberriko tentsio psikologikoa eta indarkeria.
Smetana-ren lehen kuartetoa eguneroko bat balitz bezala irakur daiteke. 1876an idatzi zuenean, erabat gortuta zegoen. Lehen mugimendu gazte eta oparoan jada nabari da “tonu altuen txistu-hots dohakabe hura, 1874an nire gorreria hasiberria iragarri zuena”. Polka zatian gogora dakar gaztaroan dantzari amorratua izan zela; mugimendu motelean, notetara dakartza bere emaztearenganako lehen maitasunaren oroitzapenak. Amaieran bi sentimendu nahasten dira: harrotasuna egin duen ibilbide arrakastatsuagatik, eta etsipena bere gorreria eta tinnitus oinazetsuarengatik, azken hau islatua lehen biolinak bere erregistro akutuenean ematen duen bat-bateko mi notan. Hala, etsipena da nagusi kuartetoaren amaieran.