
Ensemble 5+1
Gerhard Kauffman
Milan Karanovic
Florian Eggner
Raffael Dolezal
Jan Ryska
Joanna Sachryn
OTTO NICOLAI (1810 – 1849)
“Danza” (de las “Las alegres comadres de Windsor”)
CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)
Concierto para violonchelo nº 1, en La menor, opus 33”
Allegro non troppo
JOHANN PACHELBEL (1653 – 1706)
“Canon”
GEORGE BIZET (1838 – 1875)
Habanera (de la ópera “Carmen”)
FELIX MENDELSSOHN BARTHOLDY (1809 – 1847)
“Canción sin palabras”
LEONARD BERNSTEIN (1918 – 1990)
Tonight (de “West Side Story”)
FRANK SINATRA (1915 – 1998)
“My Way”
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Sinfonía nº 9, en re mayor opus 125
Recitativo
Oda a la alegría
Egitarau honetan errepertorio klasikoko funtsezko lanak daude, baina beste musika genero batzuk ere bai. Die lustigen Weiber von Windsor Otto Nicolairen opera komiko bat da, Mosenthal-en libretoarekin moldatua Shakespeareren The Merry Wives of Windsor obran oinarrituta. Saint Saëns-ek August Tolbecque txelo-jole frantsesarentzat konposatu zuen bere Biolontxelorako 1. Kontzertua. Pachelbelen Kanonak sekulako ospea eman dio konpositoreari, baita pop musikaren munduan ere. Bizeten “Habanera” da Prosper Mérimée-ren eleberrian oinarritutako Carmen operako aria ezagunenetakoa. Mendelssohnen “Lieder ohne Worte” sortako kantuek ezaugarritzat dituzte tonu narratibo nabarmena, lirismoa eta forma argiak. West Side Story, Leonard Bernstein estatubatuarrak konposatutako musikala, 1957an estreinatu zen. Arthur Laurents-en liburu batean oinarritzen da, eta Shakespeareren Romeo eta Julieta lan ezagunaren bertsio moderno bat kontatzen du. Frank Sinatraren My way ereserki moduko bat da mundu osoko pertsona askorentzat eta, horien artean, Wiener Ensemble 5+1 taldearen sortzaile Gerhard Kauffmannentzat. Alaitasunaren Oda dugu Friedrich Schiller-en poema ezagunenetako bat. Berdinez osatutako gizarte baten ideal klasikoa deskribatzen du, eta Beethovenek bere Bederatzigarren Sinfoniaren laugarren mugimenduan sartu zuenetik, bere esanahia eta efektua mantendu ditu gaurdaino.