35 Kontzertua

Joanna Sachryn biolontxeloa
Pablo Amorós  pianoa

 

ANTONIN DVORAK (1819-1880)
Waldesruhe opus 68 nº5

TOMASZ SKWERE (1984)
Paysage Intime (estreno mundial)

FERDINAND HILLER (1811-1885)
Serenade nº1 opus 109

DAVID POPPER (1843-1913)
De la suite “En el bosque” opus 50
Flor de Otoño
Danza de los Gnomos

Egitarauren oharrak

Egitarau honek obra aski desberdinak proposatzen ditu, hasi erromantizismo porrokatuenetik eta entzulea atzeman eta engaiatzen duen inpresionismo preziosistaraino. Datu interesgarri gisa aipagarria da Skweres poloniarrak -gaur egungo konposatzaile garrantzitsuenetako batek- idatzitako Paysage Intime obraren mundu mailako estreinaldia izango dela.

Waldesruhe edo “Baso isilak” pianoan eta lau eskutara jotzeko idatzi zen, eta gero konposatzaileak berak egin zuen txelo eta pianorako moldaketa. Pieza liriko bat da, Si minorren idatzitako txelo kontzertuaren aurrekaria.

Paysage Intime obrak erreferentzia egiten dio Frantzian izen berarekin garatu zen XIX. mendeko estilo piktorikoari, sinplea eta asmo handirik gabea. Hala, obra honetan beraizik nagusitzen da naturako detaileekiko eta bere ahalarekiko lilura. Elementu musikal bakoitzak badu behar beste denbora inpresio ia mistiko bat garatzeko. Eta isiluneek esanahi artistiko oso berezia dute.

Serenade pieza gai dotore batekin hasten da lehen mugimenduan. Genero hau sonatak baino alaiagoa da. Azken mugimendua (“capriccietto”), berriz, txeloaren eta pianoaren arteko lehia zorabiagarri bat da. Estilo horrek Mendelssohn edo Schumann ekarriko dizkio gogora entzuleari. Hiller piano-jolea zen, eta hori nabaria da obraren idazkeran.

Vienako Filarmonikako txelo-jolea zen bitartean, Popper-ek hiriburuaren inguruko landa-gunean igarotzen zituen udak. Naturari zion maitasuna agerikoa da bere obren izenburuetan. “Udazkeneko lorea” eta “Ipotxen dantza” piezak “Basoan” izeneko suitekoak dira, eta maitasun horren erakusgarri bikaina dira.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88