
Josu de Solaun pianoa
JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)
Sonata en do mayor, opus 1
FRÉDÉRIC CHOPIN (1810 – 1849)
Balada nº 4 en fa menor, opus 52
FRANZ LISZT (1811 – 1886)
Mefisto vals, S.514
“El baile en la taberna del pueblo”
RICHARD WAGNER (1813-1883) / FRANZ LISZT (1811 – 1886)
“La muerte de amor de Isolda”
“Musikak eta literaturak betidanik izan dute harreman sinbiotiko bat, bizikidetza zoriontsu bat elkar elikatuz etengabe. Batzuetan musikak inspiratzen du literatura, eta bestetan literaturak musika. Errezitaldi honetan entzungo ditugun lau lanak literaturatik musikara eginiko jauzi poetiko eta bisionarioaren soinuzko emaitza dira, harreman emankor horren oparotasunaren soinuzko lekukotza.
Brahmsen sonata bere hasierako urteetako lan bat da, hemezortzi urte zituenean idatzia, eta ezagun du E.T.A. Hoffmann idazle erromantiko alemanaren —Schumannek ere biziki miresten zuenaren— eta haren ipuin fantastiko, gotiko eta oparoen irakurketa apasionatuaren eragina. Lan honetan bereziki nabarmena da Johannes Kreisler kapilau eroaren figura: eskuizkribuan berari eskaintzen dio Brahmsek sonata, nahiz eta Kreisler hori pertsonaia asmatu bat izan, Hoffmannen lumatik sortua eta protagonista papera jokatzen duena Hoffmanen Kreisleriana eta Fragmentarische Biographie des Kapellmeisters bi idazlan ezagunetan. Azken hau kontakizun sorta bat da, trama apetatsu eta dramatiko baten inguruan ardaztua eta protagonista bakarra daukana: Kreisler, poeta madarikatuaren arketipoa, musen eromen zerutiarrak galdutako musikaria
Ondoren etorriko den Chopinen Balada tragedia eta erredentziozko ziklo kosmiko bat da, Mickiewicz poeta poloniar handiaren Trzech Budrysów poemaren irakurketak inspiratutako emaitza.
Liszten Mefisto balsak, gaizkiaren sentsualitatearen alegoriak, Lenau poetaren Fausto du inspirazio-iturri, eta ez Goetheren pertsonaia ezagunagoa.
Azkenik, Isoldaren Heriotza obran Lisztek Wagnerren opera ospetsuaren amaiera transkribatzen du. Opera hori Estrasburgoko Godofredoren Tristan obran inspiratua dago eta mundu honetatik kanpo baizik ezin iraun dezakeen maitasun baten kontzeptu fatalista deskribatzen du.”