41. Kontzertua

Cuarteto Mandelring
Sebastian Schmidt, biolina
Nanette Schmidt, biolina
Andreas Willwohl, biola
Bernhard Schmidt, biolontxeloa


FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)
Cuarteto nº 1 en re menor, D810 “La muerte y la doncella”
I. Allegro
II. Andante con moto
III. Scherzo. Allegro molto – Trio
IV. Presto

Egitarauren oharrak

Schuberten “Der Tod und das Mädchen” soka kuartetoa ganberarako idatzi den lan txundigarrienetako bat da. Bere bigarren mugimendutik datorkio izena, zeinetan oinarritzat hartzen duen Matthias Claudius-en poema bat, Schubertek berak musikatua, non Herioak dontzeila uzkurra lasaitzen duen esanez: “Lasai! Ez naiz basati bat, goxoki lokartuko zara nire besoetan”. Schubertek bere burua kontsolatu nahi ote zuen bertso horiekin? Hain zuzen ere, lan hori idatzi zuen urtean, 1824an, agertu zitzaizkion handik lau urtera hilobira eramango zuen sifiliaren lehen sintomak. Gutun urragarri bat idatzi zion bere adiskide Leopold Kupelwieser margolariari: “Munduko pertsona dohakabe eta errukarriena sentitzen naiz. Pertsona bat sekula ez duena izango osasun onik […], itxaropen distiratsuenak ezereztuta geratu zaizkiona, maitasunaren eta adiskidetasunaren zorionak oinazea baizik ez dakarkiotena, kasu onenean”. Oinaze horretatik abiatuta, handik aste gutxi batzuetara Schubertek bere lan ilun eta ederrenetako bat idatziko zuen. Lau mugimenduak Re minor tonalitate ilunean idatzita daude eta orotan ageri da heriotzaren motiboa. Beharbada horregatik bere garaikide askok ez zuten ulertu lan hori. Gaur, aldiz, historiako soka kuarteto ezagunenetako bat da.