
Maria de Martini Flauta
Concerto de’ Cavalieri
Marcello di Lisa Zuzendaria
– En los jardines de Venecia –
ANTONIO VIVALDI (1678-1741)
Il gardellino, concierto para flauta y cuerdas RV428
MARCO UCCELLINI (1603-1680)
La Granciflora, sinfonía boscarecia opus 8 nº 16
ANTONIO VIVALDI (1678-1741)
Concerto Alla rustica RV151
TARQUINIO MERULA (1595-1665)
La gallina, Canzone opus12 nº 1
MARCO UCCELLINI (1603-1680)
L’Arcadica, sinfonía boscaeria opus 8 nº27
ANTONIO VIVALDI (1678-1741)
Concierto para flauta y cuerdas RV443
Nahikoa da Lau Urtaroak aipatzea berehala ohartzeko Vivaldik zein neurritaraino esperimentatu zuen Musikaren eta Naturaren arteko erlazioa, zenbateraino aztertu zuen musika-tresnen gaitasun intimoa naturaren giro eta ñabardura ugariak erreproduzitzeko, efektuen erabilpen bitxiak edo gailu tekniko-erretorikoak baliatuta. Horren eredu argia da Il Gardellino izeneko flauta kontzertua, benetako maisulan bat, eta orobat –zeharka bada ere–, Concerto per flautino ospetsua, non tresnaren birtuosismorako potentziala osoki bideratzen baita txorien kantuaren irudikapen ideal eta imitazio erreal bat egitera, efektu aldi berean “natural” eta “artifizial” bat lortuz. Halere, Vivaldi ez zen izan bide hori hartu zuen bakarra: “Veneziako lorategietan” sartzeak berekin dakar baita ere Veneziako baso, lore eta zelaien usain eta fragantziak sentitzea, denak ere musikalki irudikatzen baitira, koadro bizidunak bailiran, Marco Uccellini-ren Sinfonie boscareccie irudimentsuetan (La Granciflora, L’Arcadica) eta Tarquinio Merula-ren obra kontrapuntistiko ausartetan (La Gallina).