51. Kontzertua

Orquesta Ciudad de Granada
Lucas Macías zuzendaria


FELIX MENDELSSOHN BARTHOLDY (1809 – 1847)
Meeresstille und Glückliche Fahrt
(Mar en calma y Viaje feliz) de Goethe
Obertura en Re mayor, op. 27 (1834)
Meeresstille. Adagio
Glückliche Fahrt. Molto allegro e vivace

FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)
Rosamunde, música incidental, D 797
Obertura (originalmente para Die Zauberharfe, melodrama D 644)
Música de ballet
Entreacto tercero

Egitarauren oharrak

1815eko udarako Beethovenek bukatua zuen Vienan abesbatza eta orkestrarako kantata xume bat, Goethek sinatutako bi poema txikitan inspiratua: Meeresstille eta Glückliche Fahrt. Handik hamahiru urtera, Mendelssohn gazteak erabaki zuen orkestrarako obertura bat egitea testu horiexetan oinarriturik, zeinetan, instrumentuen tinbre hutsak baliatuz, gogora ekarri nahi baitzituen egileak hitzez adierazi zituen itsasoko irudi iradokitzaileak. Argi dago Beethovenen obra urruneko eredu bat izan zela Hanburgoko musikariarentzat, baina argi dago baita ere orijinala izateko zuen grina, ahalegina egin baitzuen egilearen jatorrizko literatur lana “hitzik gabe” itzultzeko. Konposatzaileak berak zuzendu zuen obraren estreinaldi pribatua Berlinen, 1828ko irailaren 7an.

Die Zauberhafe (Harpa magikoa) Schubertek E. von Hofmann-en libretoan oinarriturik konposatutako antzerki obra bat da, 1820an idatzia eta urte bereko abuztuaren 19an estreinatua Theater an der Wien antzokian. Generoz ez da opera bat, baizik eta melodrama bat. Aurrerago, Schubertek pentsatu zuen obertura hura erabil zezakeela Rosamunde obraren antzezpenetan (Helmina von Chézy-ren drama baterako musika intzidental ezaguna, 1823an estreinatua), eta inoiz argitaratu izan da “Rosamundentzako Obertura” izenarekin ere. Orkestrarako pieza bikain bat da, zeinetan konposatzaileak berehala liluratzen gaituen melodiak asmatzeko zuen gaitasun paregabearekin. Detaile adimentsuz betetako harmonia du lagun, bai eta orkestrarako idazkera aberats, eraginkor eta koloretsua, garaiko maisu handienen pareko.

© Orquesta Ciudad de Granada