44. Kontzertua

Mariam Batsashvili pianoa


LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Piano sonata nº23 en fa menor opus 57 “Appassionata”

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Fantasiestücke opus 12

Egitarauren oharrak

Beethovenen “Appassionata” sonata (No. 23, Op. 57 Fa minorren) izango da seguruenik sekula idatzi den sonata ezagunenetako bat. Ustea da bere bizitzaren fase ertaineko hiru sonata handietako bat dela. Gizakia kezkatzen duten gai handien mundura garamatza lan honek: pasioa, bulkadak, kaosa eta jenioa, Viena klasikoaren arau zorrotzen mende.

Fantasiestücke op.12 lanak zortzi pieza ditu. Titulua bere idazle begikoenetako baten –E.T.A. Hoffmannen– Fantasiestücke in Callot’s Manier izeneko musikari buruzko eleberri, entsegu, tratatu, gutun eta idazkien bildumatik hartua dago. Bakoitzak badu bere izen eta izaera berezia. Pieza honetan oso argi entzuten da Florestan eta Eusebioren gaia, uneoro buruan zerabilena. Bilduma “Des Abends” piezarekin hasten da eta “Aufschwung” zirraragarri eta grinatsuarekin jarraitzen du. Ondoren dator “Warum?”, gogoeta eta galdera modura, eta gero “Grillen”, naturaren irudiak sortzen dituena guretzat. “In der Nacht”- ek batzuetan gauez sentitzen dugun artegatasuna islatzen du. Azkenik, “Fabel” eta “Traumes Wirren” pieza hunkigarriek amaierako “Ende vom Lied” zatira garamatzate.