55. Kontzertua

Rafael Adobas flauta
Cristina Esclápez pianoa


FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)
Introducción, tema y variaciones sobre “Trockne Blumen” opus 160

 ELLIOT CARTER (1908 – 2012)
Scrivo in Vento (flauta)

ANDRÉ JOLIVET (1905 – 1974)
Chant de Linos

Egitarauren oharrak

Wilhelm Müller-en testuetan oinarritutako Franz Schuberten “Die schöne Müllerin” kantu-ziklo ospetsu eta hunkigarriaren amaieran aurkitzen da “Trockene Blumen” (Lore lehorrak) izeneko abestia. Istorioaren une horretan errotari bidaiariak galdua du ehiztariarekin darabilen dema errotariaren alaba ederra gogatzeko. Lehortua da jada emakumeak duela gutxi eman zion lore-sorta. Etsita dago bere buruaz beste egitea duela orain aukera bakarra.

Scrivo in vento flauta bakarrerako idatzitako lanak, Robert Aitken adiskide eta flauta-jole zoragarriari eskainiak, 1326-1353 urteetan Avignonen eta inguruan bizi izandako Petrarcaren poema bati zor dio bere izena. Pieza horretan flauta erabiltzen da kontraesanean dauden ideia musikalak aurkezteko, eta erregistroak, berriz, poemaren izaera paradoxikoa iradokitzeko.

Chant de Linos lana Herkulesen lira-maisu izandako Linos-i buruzko mito greziarrean oinarritzen da. Mitologiak dio Linosek errieta egin ziola behin Herkulesi lezio baten erdian eta ikaslea hainbeste haserretu zela, non maisua hil baitzuen lira-kolpe bat jota buruan. Horregatik, Grezia Zaharrean Linosen kantua hileta-lantutzat hartzen zen, negarrak, garrasiak eta dantzak uztartzen zituena