
Emozioak
Emozioa, funtsean, txinparta bat da. Eta, batzuetan, emozio horrek sortzen duen distirak arrasto sakoneko lilura egoera batera garamatza.
Askotan gure afektibitatea bideratzeko bilatu ohi dugun musikarekin ere berdin gertatzen da, nahiz eta batzuetan musika bera da gugana etortzen dena, bat-batean, katarsiaren miraria oparitzeko.
Gizakiaren hasieratik eta lurralde guztietan, gaitasun bikoitza esleitu zaio musikari: batetik musika sortzen duenari bere emozioak adierazteko aukera ematen dio, eta, bestetik, musika entzuten duenarengan emozioak eragiten dizkio. Musikak norberarengan sortzen duen eragina pertsonala da eta ezin da besteekin partekatu. Eta norberak ematen dion esanahia izango du eta laguntzen gaituen une zehatzaren araberakoa izango da.
Era berean, musika idazten dutenek konposizio teknikak eta musika baliabideak aldatuz eta hobetuz joan dira, haien sormena gure espiritua astintzeko eta bizkortzeko erabiliz. Unamunok zioenez, “inspiraziorik onena arimaren arnasketa da”, eta denboran zehar eta mundu zabalean, musika askotarikoa bezain erakargarria, eta hunkigarria bezain ugaria izatera iritsi da, katalogo baterako elikagai aparta.
Musika-Músicaren edizio honetan mota eta estilo guztietako konposizioak daude programatuta. Gure soinuen biografian sentimenduen oroitzapenen zaindari diren lan ezagunak entzungo ditugu, soinuak gure oroimenean eragiten dituen iraganeko oihartzun erakargarriak direnak. Eta, gainera, pasio berriak piztuko dituzten piezak aurkituko ditugu. Jaialdiaren eskaintza aberatsa eta denetarikoa da, eta gogarteen eta musika irudimen liluragarriaren arteko sinbiosi egiazko eta aparteko horretan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Bakardadean edo jendearekin entzuteko erretiro baketsuan, musikarekin emozioak blaitu zaitzaten eta musika jaialdiaz goza ezazue.