Academy of Saint Martin in the Fields

Munduko ganbera-orkestra onenetakoa da. Sir Neville Marrinerrek sortu zuen 1958an, eta izen bereko elizan eman zuen lehenengo emanaldia 1959an. Interpretazio eta grabazio paregabeak egin ditu, Vivaldiren Lau urtaroak eta Amadeus filmaren jatorrizko soinu banda barne. Eta mundu osoan estimatua da.

Gaur egun, Joshua Bell da orkestraren buru eta hasierako taldearen espirituari eta malgutasunari eusten dio, zuzendaririk gabe, hori delako bere nortasunaren gakoa. Bell-en gidaritzapean, Tomo Keller kontzertinoaren, Murray Perahia zuzendari gonbidatu nagusiaren eta Julia Fischer biolin jotzaile ospetsuaren laguntzarekin, maila handiko errepertorioa aurkezten jarraitzen du munduko areto onenetan.

2019-2020 denboraldian bat-batean amaiera eman behar izan zieten 60. urteurreneko ospakizunei, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, eta Espainiara eta Europako gainerako herrialdeetara egin behar zituen birak bertan behera geratu ziren. Academyk kanpaina digital batekin eta St Martin-in-the-Fields elizan emandako kontzertuekin erantzun zien murrizketei.