Ainhoa Zubillaga

Mezzosopranoa

“Ainhoa Zubillagak entzuleak konkistatu zituen bere sentikortasunaren bidez… Erabateko isiltasuna izan zuen lagun, musika hutsari Musikverein inbaditzen uzteko”

(El Diario Vasco)

Munduko toki askotako (Austria, Brasil, Kuba, Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Herbehereak, Mexiko, Polonia, Txekiar Errepublika) jaialdi, ziklo, antzoki eta auditorioetako oholtzetan agertu da (Musikverein, Halle aux Grains, Madrilgo Errege Antzokia, Auditorio Nazionala, Monumental Antzokia, Musika Hamabostaldia, A Coruñako Mozart jaialdia, Nanteseko jaialdia, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea…), eta orkestra ospetsuekin abestu du (Errusiako, Letoniako, eta Lyoneko Orkestra Nazionalak; Tolosako Kapitolioko Orkestra; Vienako, Galiziako eta Balearretako Orkestra Sinfonikoak; Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak; Asturias Printzerriko Orkestra Sinfonikoa; Galiziako Real Philarmonia, RTVE…), agertokia artista handiekin partekatuz (Álvarez, Arteta, Bros, Burchuladze, Gavanelli, Gustafson, Hendrick, Jaho, Kunde, Machado, Millgramm, Montagüe, Moreno, Mosuc, Neves, Nuci, O’Neill, Pieczonka, Prokina, Rucinski, Rydl, Streit, Zajick…) eta maisu handien zuzendaritzapean arituz (Ceccato, Gomez Martinez, Griffiths, Guerrero, Kout, López Cobos, Mena, Victor Pablo Pérez, Pletnev, Pons, Ros Marbá, So, Traub, Wilson…).

Operaren arloan, hainbat produkziotan hartu du parte: ABAO-OLBEn, Musika Hamabostaldian, Las Palmaseko Opera Denboraldian, Malagan, Madrilgo Errege Antzokian, Lyongo Auditorioan, Tolosako La Halle aux Grains antzokian…

Errepertorio zabala dauka, bai errezitaldietan eta bai kontzertu sinfoniko eta oratorioetan. Bakarlari gonbidatu gisa aritzen da antzinako musikako hainbat talderekin.

Disko ugari grabatu ditu hainbat zigilurentzat.