(Piano News Magazin, Düsseldorf)
“Emanaldi bikaina.”
(The Times)
“Piano infinitua… aparta.”
(Scherzo)
Alfonso Gómez nazioartean oihartzunik handiena duen euskal piano-jotzaileetako bat da, Europako prentsa espezializatuak bermatua. Gasteizen, Rotterdamen eta Friburgon ikasi du, eta Espainian, Frantzian, Belgikan, Holandan, Austrian, Alemanian, Suitzan, Luxemburgen, Italian, Ukrainan, Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Taiwanen eta Hego Korea eman ditu kontzertuak.
Hamaika aldiz saritu dute estatuko eta nazioarteko lehiaketetan. Orain arte grabatutako 12 diskoek haren errepertorioaren aniztasuna eta konplexutasuna erakusten dute. C. Debussy, M. Ravel, O. Messiaen, M. Feldman eta G. Erkoreka konposatzaileei eskaini dizkie azken lan diskografikoak. Ramón Lazkano, piano works diskoak Charles Cros akademiaren Grand Prix du Disque saria jaso zuen Parisen.
Gaur egun irakasle katedraduna da Friburgoko Hochschule für Musik goi-eskolan, Alemanian.