Amaia Zipitria Zugasti. Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen. Ikasketak egin zituen Andoainen Luis Fraca eta Myriam Ulangarekin, Donostian Gonzalo Trevijanorekin eta Baionan Mme. Doué eta Rotterdameko Goi Kontserbatorioan Barbara Grajewskarekin.
Piano-jotzailea izan da Zakhar Bronen biolin katedran, Madrilgo Reina Sofía eskolan, Alcala de Henaresko Unibertsitateko Musika Gelan eta beste hainbat ikastaro magistraletan. Gaur egun biolontxelo eta klarinete irakaslea da, Asier Polo eta José Luis Estellésen eskoletan, Musikene EAEko Goi Kontserbatorioan eta Suhar zein Hots abesbatzetako pianista ere bada. Ondoko lekuetan eman ditu kontzertuak: Madrilgo eta Bartzelonako Nazionala, Zaragoza, Sevilla, Malaga, Oviedo, Bilboko Euskalduna, Kursaal eta abarretan. Eta Espainiako Estatautik kanpo Kroazia, Italia, Frantzia, Suitza eta Ingalaterran.
Bere grabazioen artean nabarmentzekoak dira Jesus Villa-Rojoren “Sonata 2”, Asier Polo biolontxelo jotzailearekin batera (NAXOS); Babarren ganbera taldearen bertsioa; Poulenc Cadaqueseko Orkestrako kideekin (TRITO); eta Soinuaren Bidaiarekin egindako bi grabazioak.