Božena Angelova

Biolina

“Birtuosoa da hitzaren zentzurik sakonenean: arintasunagatik, baina, batez ere, soinuaren sentikortasunagatik eta dotoretasunagatik. Bikain.”

(Diario de Sevilla)

Božena Angelova biolinista Maribor-en (Eslovenian) jaio zen. Biolina, ganbera-musika eta biolin barrokoa ikasi zituen Klagenfurt, Berna, Basilea eta Palermo hirietan, baita Salzburgoko Mozarteum Unibertsitatean ere, eta hauek izan zituen irakasle: Igor Ozim, Helfried Fister, Rainer Schmidt, Enrico Onofri eta Reinhard Goebel. Zenbait sari irabazi zituen nazioko eta nazioarteko musika-lehiaketetan, eta Esloveniako eta Suitzako gobernuen bekak eskuratu zituen.

Božena solista aritu da orkestra hauekin: Karintiako Orkestra Sinfonikoa, Maribor-eko Orkestra Sinfonikoa, Ljubljanako Orkestra Sinfoniko esloveniarra, New Chamber Orchestra, Ars Academica orkestra eta beste batzuekin. Elkarlanean aritu da, berriz, beste hauekin: Salzburgoko Camerata, Zahir Ensemble, Il Suonar Parlante, Ensemble 1700, Musica Cubicularis eta abarrekin. Solista eta ganbera-musikari aritu da Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon.

Salzburgoko Mozarteum Unibertsitateko biolineko eta ganbera-musikako irakaslea da 2011z geroztik, eta biolineko zein ganbera-musikako eskola magistralak eman ditu Europan eta Mexikon.