César Coca kazetaria eta irakaslea da, eta kultur informazioaren alorrean aritzen da 1997az geroztik. El Correo egunkarian eman du bere ibilbide osoa. Bertan, Territorios gehigarrien arduradun izan zen. Hainbat eta hainbat erreportaje eta elkarrizketa egin ditu konpositore, zuzendari eta instrumentistekin, eta Miguel de Unamuno saria irabazi zuen García Márquez canta un bolero saiakerarekin. Musikak Kolonbiako eleberrigilearen bizitzarekin eta obrarekin duen lotura aztertzen du lan horretan. 2017az geroztik Musika-Música jaialdian parte hartzen du, diziplina hori zinemarekin eta literaturarekin lotzen dituzten saioetan, 2019az geroztik Patricia Sojo musikologoaren lankidetzarekin.