1997an sortu zen Reina Sofía goi-mailako musika-eskolan. Cuarteto Casals nazioarteko ganbera-talderik ospetsuenetakoa da gaur egun. Bi hamarkadatik gorako ibilbidean, munduko aretorik enblematikoenetan eskaini ditu kontzertuak, Carnegie Halletik hasi eta Vienako Musikvereinera.
Batez ere Harmonia Mundi diskoetxearekin grabatu duen diskografia zabalean Bachen Arte de la fuga lan osoa dago, taldearen ibilbideko gailurretako bat. Burletti-Buitoni sariari esker, laukoteak arku-bilduma paregabearekin landu ahal izan du errepertorio barrokoa. Gainera, musikagile garaikideen lanak estreinatu ditu, György Kurtág eta Francisco Coll konpositoreenak, besteak beste, eta lankidetza estuan aritu da egungo musika-sorkuntzan.
Beste sari batzuen artean, Musikako Sari Nazionala jaso du Cuarteto Casalsek, eta Espainiako musikaren enbaxadore izan da nazioarteko agertoki askotan. Hezkuntzarekin duen konpromisoa agerikoa da, eskola magistralak eskaintzen baititu eta mundu osoko komunikabideetan agertzen baita.