Biolinista da, eta, 2012az geroztik, Festival Strings Lucerne orkestrako zuzendari artistiko dihardu.
Lehenago, orkestra horretako lehen concertinoa izan zen, 2000z geroztik. Guraso australiar eta txinatarren semea da. Bakarlari gisa jardun du Zubin Mehta, Vladimir Ashkenazy eta Oksana Lyniv zuzendariekin, eta Orchestra della Svizzera Italiana, Melbourne Symphony Orchestra eta Australian World Orchestra orkestrekin jo du.
Luzernan egin zituen biolin-ikasketak, Gunars Larsensekin —haren aurreko concertinoa Festival Strings Lucernen—, baita Utrechten ere, Keiko Watayarekin. Era berean, Rudolf Baumgartner, Franco Gulli eta Nathan Milstein musikarien eskola magistraletan hartu zuen parte.
Kritikaren gorespena lortu dute bakarlari gisa egindako CDko grabazioek —berrikitan, bakarkako zatia Mozarten Serenata Haffner izenekoan—, «ia naturaz gaindiko edertasuna» dutelakoan.
Doddsek 1717ko «Hämmerle-Baumgartner» Stradivarius biolina jotzen du, hain zuzen ere Festival Strings Lucerne fundazioak eskaini diona.