“Bere adina gorabehera, interprete arraro horietako bat da, erabateko jakintza tekniko eta musikala duela ematen duena.”
(The Irish Times)
Ellinor D’Melon bi urterekin hasi zen biolina jotzen ikasten. Sari garrantzitsuak irabazi ditu lehiaketetan, barne hartuta Henryk Wieniawski (1. saria), Debut Berlin (1. saria) eta Novosibirsk (1. saria eta sari bereziak). Estreinako diskoa, Tchaikovsky and Lalo, Jaime Martínekin eta RTÉ National Symphony Orchestrarekin grabatu zuen (Rubicon Classics, 2023), eta «zirrara handia sortu zuen oso lehiakorra den eremu batean» (The Strad).
Ellinorrek mundu osoko orkestra nagusiekin jotzen du, hala nola Royal Philharmonic Orchestrarekin, RTÉ National Symphony Orchestrarekin eta Mariinsky Theatre Orchestrarekin, eta hainbat areto entzutetsutan interpretatu du; esate baterako Berliner Philharmonie aretoan, Milango Sala Verdi aretoan eta Madrilgo Auditorio Nazionalean. Azken eta hurrengo unerik nabarmenen artean, aipatzekoak dira Manchester Cameratarekin, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoarekin eta Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalekin izandako estreinako emanaldiak, bai eta Erresuma Batuko lehen errezitaldia ere, Royal Albert Halleko Elgar Room areto ospetsuan.
Reina Sofia Musikako Goi Eskolan graduatu zen 2024an, eta Helena Revoredo Beka jaso zuen. Bestalde, 2021ean, biolin saileko ikaslerik onenaren saria jaso zuen, Espainiako Erreginak emandako ohorea.
Ellinorrek 1743ko Giovanni Baptista Guadagnini biolin bat jotzen du, Londresko emaile anonimo batek maileguan lagata.