“47 urteko maisuaren funtsezko musika-dotoreziak Chicago Symphony orkestrako musika-zuzendari Riccardo Mutirena ekartzen zuen gogora. Lehen bisita honetan, arina eta eraginkorra izan zen Gabelen zuzendaritza, eta emaitza musikala, berriz, adierazgarria eta ñabartua bezain bikaina.”
(Chicago on the Aisle)
Fabien Gabel Tonkünstler-OrchesterNiederösterreich-eko musika-zuzendari izendatua da 2025-2026 denboralditik aurrera. London Philharmonic, Orchestre National de France, NDR Elbphilharmonie, Oslo Philharmonic, Chicago Symphony eta Melbourne Symphony orkestrak zuzendu ditu, besteak beste. Estilo dinamikoa duelako nabarmentzen da, eta errepertorio handia duelako —obra klasikoetatik hasi eta XIX. eta XX. mendeetako berraurkikuntzetara—. 2004an Donatella Flick lehiaketa irabazi zuen, eta London Symphony orkestrako zuzendari laguntzailea izan zen (2004-2006), bai eta Orchestre symphonique de Québec (2012-2021) eta Orchestre Français des Jeunes orkestretako zuzendaria ere (2017-2021). Yefim Bronfman, Gidon Kremer eta Christian Tetzlaff bakarlariekin egin du lan, besteak beste.
Parisen jaio zen, musikari-familia batean, eta tronpeta ikasi zuen Parisko Kontserbatorioan eta Hochschule für Musik Karlsruhe eskolan. Zuzendaritzan zentratu aurretik, orkestretan jo zuen Boulez, Muti eta Rattle zuzendarien batutapean. 2020an, Frantziako gobernuaren Chevalier des Arts et des Lettres saria jaso zuen.