José Rafael Pascual-Vilaplana

Zuzendaria

Muro (Alacant, 1971). 2015az geroztik Bilboko Udal Bandako zuzendari titularra da eta 2018tik Bartzelonako Udal Bandako zuzendari titularra. Portoko Banda Sinfoniko Portugaldarreko zuzendari gonbidatu nagusia da 2012tik.

Zuzendari gonbidatu gisa jardun du talde hauetan: Kubako Banda Nazionalean, Holandako Gazte Banda Nazionalean, Holandako Errege Itsas Armadako Bandan, Esloveniako SAF Wind Orchestra orkestran, WASBE Youth W.O. orkestran, Valléseko Orkestra Sinfonikoan, Murtziako Orkestra Sinfonikoan, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoan, Bilbao Orkestra Sinfonikoan, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoan, Bukaresteko Orkestra Sinfonikoan, Suitzako Aulos W.B. bandan eta A Coruñako, Alacanteko, Bartzelonako, Madrilgo, Palmako (Mallorcakoa), Gasteizko eta Santa Cruzeko (Tenerifekoa) Udal Bandetan, besteak beste. Hainbat bakarlarirekin egin du lan, hala nola Sergei Nakariakovekin, Pacho Floresekin, Asier Polorekin, José Franch-Ballesterrekin, Albert Guinovartekin, Nuno Pintorekin, Sergio Carolinorekin, Elisabete Matosekin eta Estrella Morenterekin. Zuzendari gisa hogeita hamar CD baino gehiago grabatu ditu.

Kerkrade hiriko (Holanda) WMC eta Birminghameko (Erresuma Batua) EBBA nazioarteko zuzendaritza-lehiaketak irabazi zituen hurrenez hurren 1997an eta 2000n, eta 2020an Bilboko Koral Elkartearen Maitena saria jaso zuen.

www.pascualvilaplana.com