Juan Laborería

Baritonoa

“Juan Laborería baritono gazteak freskotasunez eta presentzia eszeniko bikainez eman dio bizitza Schaunard-en paperari, ahots argi eta errazarekin.”

(Ópera Actual)

Koru Zuzendaritzan eta Kantuan graduatu zen Juan Laborería. Saria lortu zuen «Ciudad de Logroño» kantu-lehiaketaren 40. edizioan, eta hainbat orkestrarekin aritu da kantuan: Euskadiko Orkestra, OSPA, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Oviedo Filarmonía, Malagako Orkestra Sinfonikoa, Turingiako Orkestra Sinfonikoa eta abar.

Opera askotan ere parte hartu du, honako hauen eskutik: ABAO (Roméo et Juliette eta Il Trittico), Musika Hamabostaldia (La Fille du Régiment eta Carmen), Oviedoko Opera (Hamlet), Real Junior antzokia (The Idea), Baluarte (La Traviata) eta Kantabriako Jaialdi Jauregia (Don Gil de Alcalá eta María de Buenos Aires). Jokatutako rolen artean, azpimarratzekoak dira Figaro eta Conte d’Almaviva (Le Nozze di Figaro), Papageno eta Sprecher (Die Zauberflöte), Schaunard (La Bohème), Masetto (Don Giovanni), Guillermo (Don Manolito), Marullo (Rigoletto) eta beste. Ganbera-errezital ugari ere eman ditu, eta kantari aritu da obra ospetsu hauetan, besteak beste: 9. Sinfonia (Beethoven), Carmina Burana (Orff), Requiem (Mozart), Messiah (Haendel), Requiem (Fauré) eta Petite Messe Solennelle (Rossini).