Miguel Ituartek Bilboko, Madrilgo eta Amsterdameko goi-mailako kontserbatorioetan ikasi zuen. Sari ugari jaso ditu; besteak beste, lehenengo saria nazioarteko lehiaketetan (Jaéngoan, Ferrolekoan eta Guerrero Fundazioak antolatutakoan). Era berean, askotan saritu dute Espainiako musikaren alorrean egin dituen interpretazioengatik. Finalista izan zen 1995eko Santanderreko Nazioarteko Lehiaketan.
Askotariko lanak sartzen ditu kontzertuetako egitarauetan, adibidez, Antonio de Cabezónenak, gaur egungo musika-estreinaldiak eta berari eskainitako obrak. Berriki, Bachen Klabea ongi tenperatua lanaren grabaketan hartu du parte eta Beethovenen sonaten serie osoa aurkeztu du.
Errezitalak eta emanaldiak eskaini ditu Europako eta Hego Amerikako orkestrekin eta Takaks eta Ortys laukoteekin batera. Gaur egun Cecilia Lavilla Berganza sopranoarekin dihardu lanean.
Piano-irakasle da Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian), ikastetxea 2001ean sortu zenetik.