Miriam Hontana

Biolina

“Hontanak argi berezi hori du, gutxi batzuek baizik ez dutena. Instrumentuaren zailtasun tekniko izugarria gaindituz, bere egiten du, gorputzaren luzakin bat balu bezala, eta gai da zerbait berezia bezain deskribaezina —haren kontzerturen batean izan ez direnentzat behintzat— adierazteko.”

(Simón Andueza – Ritmo)

Miriam Hontanak kontzertu-jarduera bizia du aspalditxotik, bakarlari, concertino, ganbera-musikari eta orkestrako kide moduan. Izan ere, Europako, Amerikako eta Asiako jaialdi handietan aritu da.

Proiektu pertsonalen atalean, lehen diskoa grabatu berri du, OBNI bere taldearekin batera, Bachen eta Vivaldiren biolinerako kontzertuz osatua (biolin bakarlarirako Ciaccona barne dela). Horrez gain, solista gisa dituen programen artean, nabarmentzekoa da Vivaldiren Lau Urtaroen interpretazioa, leku enblematikoetan egindakoa, besteak beste Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Tenerifeko Auditorioan eta Las Palmasko Alfredo Kraus Auditorioan.

Antzinako musikako talde ugarirekin eta hainbat erakunderekin dihardu elkarlanean; horien artean daude La Ritirata, Tiento Nuovo, Conductus Ensemble, Dantza Konpainia Nazionala, Accademia del Piacere, Ensemble Jupiter eta Il Pomod’oro. Gainera, barrokoko musikaz gain, Brahms, Prokófiev edo Piazzolla konpositoreen obrak ere eskaintzen ditu bere kontzertuetan.