Miriam Hontana

Biolina

1997an jaio zen. Zazpi urterekin hasi zen biolina eta biola ikasten, Madrilgo Arturo Soria kontserbatorioan. Biolineko goi-mailako gradua lortu zuen, gero, Madrilgo Goi-mailako Errege Kontserbatorioan, kalifikaziorik onenekin. Wiener Jeunesse Orchester (Vienako Gazte Orkestra) eta Espainiako Gazte Orkestra talde gazteekin jo du, besteak beste, Alemanian, Errumanian, Austrian eta Eslovakian.

Sergei Fatkulin, Ana María Valderrama, Luis del Valle, Savva Fatkulin eta Pablo Quintanilla maisuen gidaritzapean ikasi du biolina. Gainera, Rocio Gómez eta Carole Petitdemange irakasleen eskolak ere jaso ditu. Gaur egun, biolin barrokoko eta interpretazio historikoko ikasketak sakontzen ari da Olivier Foures-ekin, eta Hiro Kurosaki-ren aholkuak jasotzen ditu.

Antzinako musikako hainbat talderekin jotzen du: Wave in Tempo, Looking Back, Concentus König, Conductus Ensemble, Tiento Nuovo, Forma Antiqva, L’Apothéose, Nereydas, La Madrileña, La Capilla Real de Madrid eta La Ritirata. Diskoak ere grabatu ditu horietako batzuekin.

2021aren hasieran, bere taldea sortu zuen, OBNI Ensemble, Daniel Oyarzabalekin eta Ismael Campanerorekin batera. OBNI Ensembleren interes nagusia seicentoko musika eta XVII. eta XVIII. mendeetako musika alemaniarra dira, Bachen eta Buxtehude-ren obra bereziki.

2021az geroztik, eskolak ematen ditu San Lorenzo del Escorialeko Aita Antonio Soler kontserbatorioan.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88