Olatz Saitua

Sopranoa

“Olatz Saitua sopranoa, bere ohiko garbitasunarekin, adierazpen zainduarekin eta fraseatze adierazgarriarekin.”  

(Jose Miguel Balzola – Ópera actual)

Bilbon jaio zen, eta kantu-ikasketak egin zituen Arriaga kontserbatorioan. Carlo Bergonzi irakaslearekin trebatu ondoren, Salzburgoko Mozarteum musika-eskolan graduatu zen, K.S. Wilma Lipp irakasle zuela. Sariak lortu ditu Vienako (Belvedere), Bilboko, Irungo eta Logroñoko kantu-lehiaketetan.

Italian egin zuen debuta, Rosina, Bastiana, Mme. SIlberklang eta Musetta pertsonaien rolak jokatuz, eta Salzburgoko Landestheater konpainiako kide egonkorra izan zen, baita Esseneko Aalto Theater antzokikoa ere, besteak beste Susanna, Blondchen, Despina, Gilda, Oscar, Musetta, Rosina, Gretel, Marzelline, Olympia, Soeur Constance, Tytania eta Papagena pertsonaien paperetan.<0}

Kantari gonbidatua izan da Bartzelonako Gran Teatre del Liceu (Susanna, Zerlina, Papagena, Barbarina, Princesse, Amore/Gluck, Amore/Monteverdi, Trujamán, Crobyle eta Yniold) eta Madrilgo Teatro Real antzokietan. Hainbat orkestra sinfonikotan ere aritu da, musika-maisu handien zuzendaritzapean (Andrew Davis, Josep Pons, Juanjo Mena, Erik Nielsen, Frübeck de Burgos, Bertrand de Billy eta Harry Bickett, besteak beste). Horrez gain, grabazio ugari ere egin ditu.