(El País)
Sevillako Orkestra Barrokoa, zalantzarik gabe, antzinako musika irizpide historizisten arabera interpretatzen duten Espainiako talde hoberenen artean dago. 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du.
Bere jarduera artistikoa Espainiako eta Europako agertoki garrantzitsuenetan garatu du. 1995ean sortu zenetik, besteak beste, honako nazioarteko artista hauekin lankidetzan aritu da: Gustav Leonhardt, Christophe Coin, Sigiswald Kuijken, Jordi Savall, Giovanni Antonini, Monica Huggett, Diego Fasolis eta Enrico Onofri. Sevillako Orkestra Barrokoak Andaluziako musika ondarearen bilduma oparoa grabatu du berak sortutako OBS-Prometeo zigiluarekin. Horretaz gain, Harmonia Mundi, Lindoro, Almaviva eta, duela gutxi, Belgikako Passacaille diskoetxeekin lankidetzan aritu da.
2011n Espainiako Musikako Sari Nazionala eman zioten. Halaber, ondoko hauek ere eskuratu ditu: 2010eko Manuel de Falla Saria, 2011ko FestClásica Saria eta Sevillako Udalaren Ohorezko Saria.