(Hamburger Abendblatt)
Laukotearen errepertorio zabalak barne hartzen ditu bai lehenengo lan klasikoak eta bai musikagile garaikideen obrak ere. Vienan ikasle zirela osatu zuten laukotea, eta Johannes Meissl mentorearekin egin zuten lan. Jatorrizko laukotea Shangain sortu zen, eta Horn-Sin Lamen babesa izan zuen hasieratik. Taldeak mentore izan ditu, halaber, Hatto Beyerle, Patrick Jüdt, Günter Pichler eta Gerhard Schulz (Alban Berg laukotea).
Simply Quartetek lau lehenengo sari eskuratu ditu ganbera-musikako lehiaketa ospetsuetan: Carl Nielsen Ganbera Musikako Nazioarteko Lehiaketan (2019), Quatuor à Bordeaux (2019) ekitaldian, Franz Schubert Ganbera Musikako eta Musika Modernoko Nazioarteko Lehiaketan (2018) eta Joseph Haydn Ganbera Musikako VII. Nazioarteko Lehiaketan (2017).
Abian den denboraldian Berlingo Filarmonikoan, Londreseko Wigmore Hallen, Bruselako Flageyn, Hamburgeko Laeiszhallen eta Pariseko Louvren arituko dira. Gainera, 2024an ekingo diote Zhejiangeko Musika Kontserbatorioko (ZJCMko) katedrari.