Stuttgarten jaioa, sei urterekin hasi zen biolina jotzen. Vienako eta Juilliardeko Musika Unibertsitatean graduatua, sari ugari jaso zituen. Munduko areto eta jaialdi nagusietan aritu da. Izan ere, toki askotatik deitzen dute jotzeko. Kellerek London Symphony eta Suediako Irratiko Sinfonikoa zuzendu ditu eta 20 orkestra baino gehiagotan aritu da zuzendari gonbidatu gisa. Academy of St Martin in the Fieldseko zuzendari eta buru izendatu zuten 2016an. Besteak beste, Bach, Bartók eta Ysaie musikarien lanak grabatu ditu, baita ondoko hauek ere: Stravinskiren Apollon musagète (Gardiner/LSO) eta Grammy saria jaso zuen Avant Gershwin. 2020an, kritikarien artean arrakasta handia izan zuten Deutsche Grammophonek grabatutako Beethovenen pianorako kontzertuak. Kellerrek Academy of St Martin in the Fields orkestra zuzendu zuen lan horretan. 2023an, bakarlari eta zuzendari gisa aritu zen Atterbergeko Biolin eta biolarako suitea-n, Suediako Irratiko Sinfonikoarekin, Ondinek argitaratu zuen CDan. Stradivarius “ex-Braga” biolina jotzen du, Beare ‘s International Violin Societyk utzitakoa.