Ainhoa Zubillaga

Mezzosopranoa

“Ainhoa Zubillagak bere entsibilitatearekin bereganatu zituen entzuleak… erabateko isiltasuna izan zuen lagun, musika hutsak Musikverein betetzen laguntzeko”

(El Diario Vasco)

Ondoko jaialdi, ziklo, areto eta auditorioetan abestu du: Austria, Brasil, Kuba, Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Holanda, Mexiko, Polonia, Txekiar Errepublika… (Musikverein, Halle aux Grains, Errege Antzokia, Auditorio Nazionala, Monumentu Antzokia, Musika Hamabostaldia, Coruñako Mozart Jaialdia, Nantesko Jaialdia, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea…) Horietan ondoko orkestra ospetsuenekin aritu da: Errusiako Nazionala, Letoniako Nazionala, Lyongo Nazionala, Tolosako Kapitolioa, Vienako Sinfonikoa, Galiziako Sinfonikoa, Balearretako Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa, Asturiasko Printzerriko Sinfonikoa, Galiziako Errege Filarmonikoa, RTVE… Aldi berean, artista handiekin batera egon da eszenatokian: Alvarez, Arteta, Bros, Burchuladze, Gavanelli, Gustafson, Hendrick, Jaho, Kunde, Machado, Millgramm, Montagüe, Moreno, Mosuc, Neves, Nuci, O’Neill, Pieczonka, Prokina, Rucinski, Rydl, Streit, Zajick… Eta maisu handiek zuzenduta: Ceccato, Gomez Martinez, Griffiths, Guerrero, Kout, López Cobos, Mena, Victor Pablo Pérez, Pletnev, Pons, Ros Marbá, So, Traub, Wilson…

Opera-arloan, ondokoen produkzioetan parte hartu du: OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkartea, Musika Hamabostaldia, Las Palmaseko Opera Denboraldia, Malaga, Madrilgo Errege Antzokia, Lyongo Auditoriuma, Tolosako Halle aux grains… Errepertorio zabala lantzen du, bai errezitaldietan, bai kontzertu sinfoniko eta oratorioetan. Bakarlari gonbidatu gisa antzinako musika jotzen duten hainbat talderekin elkarlanean dihardu. Hainbat disko grabatu ditu zigilu ezberdinetarako.