Juan Laborería

Baritonoa

“Schaunarden papera freskotasunez eta presentzia eszenikoz gorpuztu zuen Juan Laboreria baritono gazteak, erraz transmititu daitekeen ahots garbiaz”

(Ópera Actual)

Juan Laboreria Abesbatza Zuzendaritzan (ESMuC eta HMT Felix Mendelssohn-Bartholdy de Leipzig) eta Kantuan (Conservatori del Liceu eta Musikene) graduatu zen. Logroño Hiria 40. Kantu Lehiaketan saritua, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, OSPA Asturiasko Orkestra Sinfonikoarekin,Malagako Sinfonikoarekin, Turingiako Sinfonikoarekin… abestu du.

Opera ekoizpenetan parte hartu du, hala nola Roméo et Juliette (OLBE), La Fille du Ere (Musika Hamabostaldia), Hamlet (Oviedoko Opera) eta María de Buenos Aires (Kantabriako Jaialdien Jauregia). Besteak beste, ondoko paperak egin ditu: Figaro eta Conte d’Almaviva (Le Nozze di Figaro), Papageno eta Sprecher (Die Zauberflöte), Schaunard (La Bohème), Masetto (Don Giovanni), Guillermo (Don Manolito), Marullo (Rigoletto)…

Ganbera errezitaldi ugari eskaini ditu eta Bederatzigarren Sinfonia (Beethoven), Carmina Burana (Orff), Requiem (Mozart), Messiah (Händel), Requiem (Fauré), Petite Messe Solennelle (Rossini)… bezalako lanak abestu ditu. V. Zubiaurreren “Pasioa” de grabatu du Bilboko Koral Elkartearekin.