1 Kontzertua

Alicia Amo  Sopranoa
Guy Cutting  Tenorra
Matthew Brook  Baxua

Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Enrique Azurza & Urko Sangroniz
Zuzendaritza


Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Robert Howarth Zuzendaria

 

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809)
La Creación

Egitarauren oharrak

Naturaren goratzarre gogoangarri honen bidez Haydnek laikotu egin zuen sorkunt- zaren miraria libreto bat musikatuz, zeinaren abiapuntua ez zen bakarrik Genesia eta Salmoak, baizik eta baita ere John Miltonen Paradisu Galdua. Poema epiko kolosal bat da, hamaika iturritako zipriztinez eta eraginez blaitua, hasi Bibliatik eta, mitologia greko-latindarrean barrena, XVII. mendeko antzerki europarreraino. Haydnek harre- man-zirkulu batean parte hartzen zuen, zeinetara bere merituz iritsia baitzen Ester- házy jauregiko lana utzi ondoren, eta testu-artekotasun oparo horrek zeharo liluratu zituen zirkulu hartako ilustratu guztiak. Giro hartako pertsonaia garrantzitsuenetako bat zen Gottfried van Swieten baroia, libreto honen egilea eta Haydni konposizio hau egitea proposatu ziona. Partitura desakralizatu zuen beste faktore bat izan zen entzunaldi pribatu batean estreinatu zela 1798ko apirilean aristokraziaren jauregi batean, eta handik ia urtebetera entzunaldi publiko batean Vienako antzoki batean, sarrera-salmenta marka guztiak hautsiz.

Testuaren polisemia dohatsuak ateak ireki zizkion pentagrama batean adierazitako Naturaren sentimendu berri bati, eta bidea zelaitu zuen musika profano arranditsu eta hanpatua suspertzeko, musika molde hori zelarik Europako nahikari inperialek hauspotutako Erromantizismo estreinatu berriaren alderdi heroikoak estimatzen zuena. Haydnek nabaritzen zuen hori eta berak ere nahi zuen betiereko loriaren za- titxo bat: “Denbora eskaini behar diot obra honi, iraun dezala nahi dut eta”.

Kaosa –Naturan eta arrazoi ilustratuan bilatzen den ordenaren arerio bikoitz hori– modu ezin orijinalagoan irudikatu ondoren, oratorioaren lehen bi zatiek sorkuntza- ren miraria deskribatzen dute. Bakarlarien eta koroen arteko txandakatze oreka- tuak eta sotilki orkestratutako paisaien eta osotasun sinfonikoko pasarteen arteko kulunka erakargarriak diskurtso berezi bat sortzen dute, Naturaren kolore-paleta amaigabea gogora dakarrena, bere erraldoitasunaren eta bere txoko infinituen edertasun delikatuaren erakusgarri. Hirugarren zatian, Eva eta Adanek paradisu na- tural hari dioten maitasun idilikoarekin oihal bat ehotzen da, zeinaren gainean josten dituen Haydnek bere anaitasun mezuak. Bi menderen arteko Europa haren gainean hegaldatzen zen anaitasun-mezua, bere oihartzunak entzunarazten dituena musi- ka honetan, Jainkoaren irudira eraikitako gizadi bat iragartzean. Guztiz deliberatuki, obra monumental hau eskerronezko himno argitsu batekin amaitzen da.

Urtero, Osasunak utzi zion bitartean, Haydnek Sorkuntzaren emanaldi bat zuzent- zen zuen Vienan ongintza helburu harturik. Keinu anaikor bat komunitatea zerbit- zatzeko obra erraldoi baten bidez. Goza ezazue.

Mercedes Albaina

 

LA CREACIÓN

LEHEN ZATIA

1. Orkestra Sarrera
(Kaosaren irudikapena)

 2. Errezitaldia eta Korua

RAFAEL
Hasieran Jainkoak zerua eta lurra sortu zituen,
eta lurra moldegabea zen, eta hutsa
eta ilunbeak nagusitzen ziren osinaren gainean.

KORUA
Baina Jainkoaren Espiritua
Igeri zebilen ur gainean.
Eta Jainkoak esan zuen: Egin bedi argia!
Eta argia egin zen.

URIEL
Eta Jainkoak ikusi zuen argia ona zela,
Eta argia eta iluntasuna bereizi zituen.

4. Errezitatiboa

RAFAEL
Eta Jainkoak zerua sortu zuen eta
bereizi zituen zerupeko urak eta
zeru gainean zeudenak; eta hala gertatu zen.
Orduan ekaitz bortitzak jaiki ziren orroaz;
Hodeiak barreiatu ziren nola hautsa haizetan; izpi argit-
suak zulatzen zuten espazioa
eta trumoiak burrunbaz ari ziren orotan. Haren aginduz
jaio ziren uretatik euri ongilea, txingor suntsitzailea eta
elur-maluta arina.

5. Korua eta Soprano bakarlaria

GABRIEL
Dohatsuen ostea txundituta dago
Jainkozko mirariei so,
eta ozenki abesten dute beren ezpainek
Sortzailearen laudorioa,
bigarren egunaren laudorioa.

KORUA
Eta ozenki abesten dute beren ezpainek
Sortzailearen laudorioa,
bigarren egunaren laudorioa.

6. Errezitatiboa

RAFAEL
Eta Jainkoak esan zuen: zerupeko urak bil bitez puntu
batean eta ager bedi lehorra; eta hala egin zen. Eta
lehorrari Jainkoak deitu zion “Lurra”, eta uren bilketari
“itsasoa”; eta ikusi zuen Jainkoak ona zela.

7. Aria

RAFAEL
Uhin apartsuetan mugituz
Astintzen da itsasoa.
Sortzen dira muinoak eta arrokak.
Goratzen da mendi tontorra.
Ibai luzeak sigi-sagaka
kurri doaz lautadetan.
Xuxurla leunez doa
Erreka garbia bailara baketsuan behera.

8. Errezitatiboa

GABRIEL
Eta esan zuen Jainkoak: ekar beza lurrak belar berdea,
landare hazidunak
eta zein bere motako haziak emango dituzten fruitu
arbolak; eta hala egin zen.

9. Aria

GABRIEL
Orain zelaiek badute maindire berde fresko bat begien
alaigarri.
Begirada laketzen da
loreen kolore bizietan.
Hemen landareak bere lurrina aireratzen du;
hemen landare zauri-sendagarriak sortzen dira.
Adarrak abailtzen dira beren urrezko fruituen azpian.
Hemen basoak aterpe freskoa eskaintzen du.
Oihan sarriek koroatzen dituzte mendi-hegal altuak.

12. Errezitatiboa

URIEL
Eta Jainkoak esan zuen: izan bitez argiak zeruan
Lurra argitzeko eta gaua eta eguna bereizteko.
Adieraz ditzatela aroak eta denborak, egunak eta urteak.
Eta horrela sortu zituen izarrak.

13. Errezitatiboa

URIEL
Bere distira guztiarekin ari da goratzen orain
eguzki distiratsua,
senar garaile gisa,
erraldoi, harro eta sutsu,
badoa bere bidean.
Urrats lasaiz eta distira gozo batekin
ilargia irristatzen da gau isilean.
Zeru-ganga apaintzen da
Izarren bristada kontaezinekin.
Eta Jainkoaren haurrek
Beren boterea aldarrikatzen dute,
laugarren egunean iragarria
kantu zerutiar batekin:

14. Korua eta Bakarlariak

KORUA
Zeruek Jainkoaren aintza aldarrikatzen dute
Eta ortzia da
Haren lanaren froga.

GABRIEL, URIEL, RAFAEL
Errepikatzen du hurrengo egunak,
eta bukatu den gauak, eta ondoren heldu denak.

KORUA
Zeruek Jainkoaren aintza abesten dute
eta ortziak agertzen du
Haren eskuen lana.

GABRIEL, URIEL, RAFAEL
Eta Haren Hitza badoa zabalduz munduan barrena,
durundika belarri orotan,
adierazia mintzaira guztietan.

KORUA
Zeruek Jainkoaren aintza aldarrikatzen dute
eta ortziak agertzen du
Haren eskuen lana.

 

BIGARREN ZATIA

15. Errezitatiboa

GABRIEL
Eta esan zuen Jainkoak:
Bete bitez urak zernahi izakiz
eta hegaztiak dabiltzala
hegan askatasunez zeruan
lurraren gainetik.

20. Errezitatiboa

RAFAEL
Eta esan zuen Jainkoak: sor bitza lurrak izaki bizidunak,
arraza bakoitzeko abereak, narrastiak eta piztiak.

21. Errezitatiboa

RAFAEL
Orduan ireki ziren lurraren erraiak
eta sortu ziren, Jainkoaren Hitzaren arabera,
mota guztietako izakiak,
beren distira osoan eta nonbregabeki.
Han ari da lehoia orroaka kontentuz.
Hemen tigre bizkorra jauzika.
Orein zaluak jaikitzen du bere kopeta adarduna.
Zaldi prestua, oldartsu eta ausart,
Irrintzika lotzen da zurdak haizetan.
Zelai berdeetan, abereak taldeka alhan,
bazterrak estaltzen dituzte, haietan ereinda baleude
bezala.
Idiak bazkan ari dira.
Belardiak estalirik daude
hara-honaka dabiltzan ardi iletsuz.
Xomorro elemenia
hautsa bezala barreiatzen da
zurrunbilo zorabiagarrian.
Sigi-saga luzeekin
Badoa aitzina lurrean txitxarea.

22. Aria

RAFAEL
Distira betean argitzen du orain zeruak,
lurrak distiratzen du bere handitasunean.
Hegaztiek lumaje arinez betetzen dute airea,
ura hanpatzen da arrain sardekin,
lurra zanpatzen da piztien pisupean.
Baina oraindik lana ez zegoen burutua,
izaki bat falta zen sorkuntzan,
esker onez miretsiko zuena Jainkoaren lana
eta abestuko zuena Jaunaren ontasuna.

23. Errezitatiboa

URIEL
Eta Jainkoak gizona sortu zuen Bere irudira,
sortu zuen Jainkoaren irudira. Sortu zuen
gizon eta emakume. Bizitzaren arnasa eman zion, eta
gizona arima bizidun bihurtu zen.

24. Aria

URIEL
Nobleziaz eta duintasunez betea,
edertasunez, indarrez eta adorez jantzia,
zeruaren aurrean zut, gizona jaikitzen da,
naturaren jaun eta errege.
Bere kopeta zabal eta garbiak
jakinduria sakona iragartzen du,
eta bere begirada bizian ageri da
Sortzailearen izpiritu, putz eta irudia.
Bere bularrean pausatzen da,
Harengandik sortua berarentzat, bere emaztea, ezti eta
xarmanta.
Graziaz beterik egiten du irribarre, inozentzia dohatsuan,
udaberriaren irudi eder bat
maitasuna, bakea eta atsegina harentzat.

25. Errezitatiboa

RAFAEL
Eta Jainkoak so egin zion sortu zuen guztiari,
eta ikusi zuen ona zela, eta zeruko koruak
seigarren egunaren amaiera ospatu zuen kantuz:

26. Korua

KORUA
Burutu da obra handia,
Sortzaileak ikusten du eta pozten da.
Gure poza ere entzun bedi ozenki!
Gure kantua izan bedi Jaunaren laudoriotan!

 

HIRUGARREN ZATIA

29. Errezitatiboa

ADÁN
Bete dugu Lehen betebeharra,
eskerrak eman dizkiogu Sortzaileari.
Jarrai nazazu orain, nire bizitzako laguna!
Nik gidatuko zaitut, eta urrats bakoitzak
gozamen berriak ekarriko dizkigu bihotzera,
eta mirariak erakutsiko dizkigu nonahi.
Orduan ulertuko duzu
Jainkoak guretzat bereizia duen
zoriontasuna.
Lauda dezagun betiko!
Eman gakizkion bihotzez eta arimez!
Zatoz, jarraitu niri, neuk gidatuko zaitut!

EVA
Oi, zu, zeinarentzat izan nintzen sortua!
Nire babesa, nire defentsa, nire izatea!
Zure nahia dut lege,
hala ezarri baitu Jaunak,
eta zuri obedituz aurkitzen dut
nire poza, zoriona eta aintza.

30. Bikotea

ADÁN
Emazte maitea! Zure ondoan
orduak gozoki igarotzen dira.
Une bakoitza pozgarri bat da,
Ezein atsekabek histu ez dezakeena.

EVA
Senar maitea! Zure ondoan
nire bihotza pozez gainditzen da.
Zuri eskainia dago nire bizitza;
zure maitasuna da nire saria.

ADÁN
Goizeko argiak ola pozten nauen!

EVA
Arratsaldeko freskurak
Nolaxe pizten nauen!

ADÁN
Nola freskatzen duen!
fruta helduaren zaporeak!

EVA
Zeinen atsegina den
loreen usain gozoa!

EVA, ADAN
Baina zu gabe, zer izango lirateke niretzat…

ADAN
Egunsentiko argi arrosa,

EVA
Arratsaldeko brisa,

ADAN
Fruituen zukua,

EVA
Loreen lurrina?

EVA, ADAN
Zurekin gozamen bakoitza areagotzen da,
zurekin doblezka gozatzen dut,
zurekin bizitza alaitasuna da.
zuri, zuri eskainia izan bedi den guztia!

31. Errezitatiboa

URIEL
Oi bikote zoriontsua! Betiko zoriontsua baldin ilusio
faltsuek ez bazaituzte bultzatzen desiratzera
daukazuena baino gehiago, edo ezagutzera
behar duzuena baino gehiago!

32. Amaierako abesbatza eta bakarlariak

Ahots guztiok, abestu Jaunari!
Eskertu Bere lan guztiak!
Entzun bedi laudoriozko kantu indartsu bat
Haren izena goratzeko!
Jainkoaren aintza betierekoa da!
Amen! Amen!

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88