12. Kontzertua

Asier Polo  biolontxeloa
Miguel Borges  pianoa


LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Siete variaciones “Bei Männern, welche Liebe Fühlen” WoO 46
(Aria de la Flauta Mágica de Wolfgang Amadeus Mozart)
FELIX MENDELSSOHN (1809 – 1847)
“Lied ohne Worte”, opus 109
JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)
3 Lieder
Von ewiger Liebe, opus 43, nº 1 (Del amor eterno)
Die Mainacht, opus 43, nº 2 (Noche de mayo)
Wie melodien Zieht es mir, opus 105 nº 1 (Como melodías me atraviesa)
ROBERT SCHUMANN (1810 – 1856)
Fantasiestücke para cello y piano opus 73
I. Zart und mit Ausdruck (Suave y con expresión)
II. Lebhaft, leicht (Animado, ligero)
III. Rasch und mit Feuer (Rápido y con fuego)

Egitarauren oharrak

“Musika eta literatura beti bizi izan dira elkarrekin sorkuntza prozesuan, baina Alemaniako mundu artistikoan konposatzaile eta idazleen artean egon den batasuna funtsezkoa izan da azken mendeetako musikan. Bi arteen arteko anaitasuna izugarri garatu zen Lied kantuen forman: poema musikalak dira, normalean pianoz lagundutako kantuak, musika eta poesia uztartzen dutenak.
Genero horrek Alemaniako musika herrikoian ditu erroak, baina urtez urte garatzen joan zen Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Schumman, Brahms edo Strauss bezalako konposatzaile handien eskutik.
Halere, zer aurkitzen ote zuten formatu txiki horretan operak, sinfoniak eta hain neurri handiko obrak idazteko gai ziren konposatzaile bikain haiek? Menturaz aukera ematen zien musikaren, soinuaren eta hitzaren funtsera itzultzeko? Adierazpide osobete bat iruditzen ote zitzaien euren adiskide poeten obrak euretan txertatzeko eta, hartara, forma musikal handiekin adierazi ezin zuten intimitatea adierazteko?
Goethe, Heine, Schiller, Rückert eta beste hainbat idazleren olerkiak musika bihurtu ziren hainbat konposaketa-baliabide erabiliz, adibidez, interbalo adierazkorrak hitzik garrantzitsuenak nabarmentzeko, harmonia baliatzea aldarteak deskribatzeko, erritmo uhindu edo graziaz beteak dantza mota bat adierazteko, arpegioak natura islatzeko –olatuak edo baso bateko zuhaitzen artean dabilen haizea–, halako gisaz non musikak berezko protagonismoa hartzen duen, posible eginez ahots-obrak musika instrumental bihurtzeko beren zentzu eta esanahi propioarekin.