
Emanaldi familiarra
La canica teatro
Orfeo greziar gazte bat da, gai dena musikarekin ekaitzak eztitzeko, harriak mugitzeko eta basapiztiak baretzeko. Euridize ninfa gazte bat da, basoak eta natura babesten dituena. Egun batean biak elkarrekin maitemintzen dira. Baina euren zoriona ez da izango luzarorako. Suge baten hozkadak Euridize hiltzen du. Samindurik, Orfeo infernuetara jaitsiko da bere maitearen bila.
Bi aktoresak antzeztuko dute Orfeo eta Euridizeren mitoa txotxongiloekin, itzalekin, objektuekin eta antzerkiko beste baliabide batzuekin.
Eszenaratze honek elkarrekin konbinatzen ditu bi aktoresen ahotsez entzungo dugun kontakizun poetikoa, istorio honetako protagonisten antzerki- jokoa, objektuen adierazkortasuna eta musikaren ebokazio-indarra.