23. Kontzertua

Ensemble Masques
Elodie Fonnard sopranoa
Olivier Fortin klabea


JEAN-FÉRY REBEL (1666 – 1747)
“Les caracteres de la danse”
Le Chaos

JEAN-BAPTISTE LULLY (1632 – 1687)
“Phaeton”
Obertura
Chacona

LOUIS-NICOLAS CLÉRAMBAULT (1676 – 1749)
Cantata “Orfeo”
Recit:Le Fameux chantre de la Thrace
Air: Fidèles échos de ces bois
Recit: Fut-il jamais amant plus malheureux
Recit: Mais que sert à mon desespoir
Air: Allez, Orphée, allez que votre amour extrême
Recit: Cependant le héros arrive
Air: Monarque redouté de ces royaumes sombres
Fort lentement: Laissez-vous toucher par mes pleurs
Air: Vous avez ressenti la flamme
Fort lentement: Laissez-vous toucher par mes pleurs
Recit: Pluton, surpris d’entendre des accords
Air: Chantez la vitoire

HENRY DESMARETS (1661 – 1741)
“Venus & Adonis”
Ouverture
Gigue
Chaconne

Egitarauren oharrak

“Gorputz berri bihurtutako formez ari naiz. Jainkook, aldaketak egiten dituzuenok, zuok zarete nire proiektua inspiratzen duzuenak, munduaren hasieratik nire garaira arte poema amaigabe bat idazten duzuenak. Horrela hasten da “Sorrera”, Ovidioren (43 k.a.-17 edo 18 k.o.) Metamorfosien epopeia handia osatzen duten hamabost liburuetako lehenengoaren aurreneko kapitulua. Obra honek konta ezin ahala idazle, eskultore, margolari eta konpositore liluratu ditu. Entzuleak mitologia greko-erromatarrak inspiratutako obra barrokoen unibertso musikalean murgildu ondoren, Masques Ensemble taldeak Ovidioren hainbat ipuin dakarzkigu gogora Rebel, Lully, Rameau, Marais eta Marini-ren obren bidez. Naturaz gaindiko istorioek, izar, animalia eta landareen metamorfosiari buruzko kontakizunek, musikan islatzen dute euren magia.

Jean-Fery Rebel-ek Ovidioren lehen poemarekin ematen dio hasiera bere “Les caractères de la danse” bildumari: kaosa. Formarik gabeko nahaste lauso bat eskaintzen duen mundua, gaizki jositako elementu kontrajarriz betea eta germen ezberdinez mukuru dagoena. Segidan munduaren sorrera progresiboa dator.

Jean-Baptiste Lully-ren “Phaeton” tragedia lirikoak Faeton heroiaren istorioa kontatzen du. Faetonek Eguzkiaren gurdia gidatu nahi izan zuen, baina ez zekiena zen hondamendirantz abiatzen ari zela, Zeusek gurdia kolpatu behar izan zuelako.

Louis-Nicolas Clérambault-en konposizio hau soprano batentzat idatzita dago, nahiz eta, sinesgarritasunaren arauari jarraiki, Orfeo gizona den. Orfeo greziar mitologiako poeta eta musikari bat izan zen, Kaliope musaren eta Apolo musikaren jainkoaren semea. Apolok lira bat eman zion, eta hain musikari ona izatera iritsi zen, ez zuela parekorik izan hilkorren artean. Orfeok ezin hobeki jotzen eta kantatzen zuen, jainkoei, gizonei eta harriei negar eginarazteraino. Baina Orfeo ezagunagoa zen Euridize ninfa ederrarekin zuen ezkontza zorigaiztokoagatik. Ezkondu eta gutxira, sugegorri batek heldu zion Euridizeri. Atsekabeturik eta samindurik emaztearen heriotzagatik, Orfeo azpimundura jaitsi zen emaztea bizitzara itzularazteko, halakorik inork egin ez bazuen ere.