24. Kontzertua

Anima Musicae Chamber Orchestra Budapest
Lázló Horváth zuzendari-kontzertinoa


JEAN-BAPTISTE LULLY (1632 – 1687)
Kadmo eta Harmonia LWV 49 operako “Afrikarren txakona”
Chacona de los africanos de “Cadmo y Harmonia”

GEORG PHILIPP TELEMANN (1681 – 1767)
Suite obertura, TWV 55: G10 “Burlesque de Quixotte”
1. Ouverture
2. Le reveille de Quixotte (El despertar de don Quijote)
3. Son attaque des moulins à vent (El ataque a los molinos de viento)
4. Les soupirs amoureux après la Princesse Dulcinée (Suspiros de amor por Dulcinea)
5. Sanche Panche berné (Sancho Panza decepcionado)
6. Le galop de Rosinante (El galope de Rocinante)
7. Celui d’ane de Sanche (El burro de Sancho)
8. La couché de Quixotte (El sueño de don Quijote)

JEAN MARIE LECLAIR (1697 – 1764)
Suite “Escila y Glauco”, opus 11
1. Overture
2. Sarabande
3. Air
4. Gigue
5. Musette
6. Air des Silvains

 

Egitarauren oharrak

“Afrikarren txakona” mugimendu instrumentala da, Kadmo eta Harmonia operan afrikarren sarrerar laguntzen diona. Lully konpositoreak egindako hamaika «tragedies en musique» edo musika- tragedietatik lehena izan zen Kadmo eta Harmonia, eta Philippe Quinault-ek idatzi zuen libretoa. Arrakasta handiz estreinatu zen Parisen, 1673. urtean, Luis XIV.a ere bertan zela.

Inoiz idatzi den zalduntza-nobelarik ospetsuena izan zuen inspirazio-iturri Georg Philip Telemann-ek bere On Kixote suite-obertura burleskoa idazteko. Frantziar eragina du, argi eta garbi: mugimenduek Lullyren estiloko obertura eta frantziar izenburuko hainbat dantza eta pieza programatiko dituzte. Suiteak umorez irudikatzen ditu Cervantesen nobela ezaguneko zenbait pasarte, eta aukera ematen du, musikaren bidez, haize-erroten aurkako erasoa, Rozinanteren luoinka eta maitasun-hasperenen mugimendua antzemateko.

Eszila eta Glauko suiteak Jean-Marfie Leclair-ek konposatutako opera («tragédie lyrique») bakarraren musika instrumentala hartzen du. Opera hori 1746. urtean estreinatu zen, d´Abaret delako idazlearen libretoarekin, eta Ovidioren Metamorfosiak obra du oinarri. Frantziako tradiziorik onenari jarraikiz, aparteko berotasun sentimentala uztartzen du amorruz eta terrorez betetako eszenekin, non orkestrak paper liluragarria betetzen baitu, pasarte sendo batzuekin.