28. Kontzertua

Trío Messiaen
David Petrlik, biolina
Volodia Van Keulen,  biolontxeloa
Philippe Hattat, pianoa


LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Variations Kakadu opus 121, trio con piano

ARNOLD SCHÖNBERG (1874 – 1951)
Noche transfigurada opus 4 (arreglo Édouard Steuermann)

Egitarauren oharrak

1803. urte inguruan Beethovenek Ich bin der Schneider Kakadu doinuarekin bariazio-sorta bat idatzi zuen piano hirukoterako, oinarri gisa duena Wenzel Müller-en Singspiel generoko doinu ezagunena, Die Schwestern von Prag; Joachim Perinet-en libretoa du eta iturritzat hartzen du Philipp Hafner fartsa-idazle austriarra. Lan hori, oso ezaguna Beethovenen garaian, 1794koa da. Beethovenek partitura hori atzera berregin zuen 1816. inguruan, hau da, lanaren lehen eskuizkribu osoa daukagun urte berean, baina ez zen argitaratu 1824ra arte, eta seguru asko berrikuspen gehiagorekin.

Verklärte Nacht (Gau transfiguratua) poema sinfonikoa 1899an idatzi zen, aurrena soka seikoterako, baina 1932an hirukoterako moldaketa bat egin zen. Schoenberg-en garai aurre-dodekafonikoko erromantizismo berantiarraz gainezka dago, eta oinarritzat dauka Richard Dehmel-en Weib und Welt poesia liburutik hartutako izen bereko poema. Poema horretan deskribatzen da nola doazen baso ilun batean barrena ilargi argitan gizon bat eta emakume bat, eta nola emakumeak jakinarazten dion beste gizon baten haurraz erditzera doala. Bi obrek eskandalua eta iskanbilak sortu zituzten, baina gerora Schoenbergen obra bere katalogoko ezagunenetako bat bilakatu zen.