
Rafael Adobas flauta
Cristina Esclápez pianoa
CLAUDE DEBUSSY (1862-1918)
Syrinx (flauta)
CLAUDE DEBUSSY (1862-1918)
Preludio a la siesta de un fauno
CARL REINECKE (1824-1910)
Sonata Undine
Debussyk Gabriel Mourey idazle frantsesaren amaitu gabeko Psyché obrarako musika intzidental gisa idatzi zuen Syrinx, hain zuzen ere Pan pertsonaiaren heriotza antzezteko. Lanaren izena Siringa (Syrinx) ninfaren mito greziarretik dator, non kontatzen den Pan jainkoa ninfa horrekin maitemindu zela eta segika zebilkiola. Siringak burua bota zuen Ladon ibaira eta gainerako ninfek kanaberadi bihurtu zuten, jazarlearengandik ezkutatzeko. Pan xarmatua geratu zen haizeak kanabera artean egiten zuen soinuarekin, eta hortik dator “Panen txirula” izena.
Prelude a l’apres midi d’un faune lana Stéphane Mallarméren L’apres midi d’un faune (1876) poeman inspiratzen da, hots, poema batean non azaltzen diren fauno baten ametsak ninfen atzetik ibili ondoren lokartzen denean.
Carl Reinecke “Undine” edo “uraren espiritua” izeneko ninfaren legenda herrikoian inspiratu zen. Reineckek inspirazio-iturritzat hartzen duen Undineren legenda oso ezaguna izan zen XIX. mendean. Friedrich de la Motte Fouqué idazleak idatzi zuen.