
Alfonso Gómez pianoa
Inpresionistak eta natura
CLAUDE DEBUSSY (1862-1918)
Preludioak (aukeraketa)
MAURICE RAVEL (1875-1937)
Uretako jolasak
Txori tristeak
Txalupa bat ozeanoan
CLAUDE DEBUSSY (1862-1918)
Ilargi zuria
Uharte alaia
Claude Debussy (1862-1918) eta Maurice Ravel (1875-1937) inpresionismo frantsesa izenez ezagutzen den XIX. mende amaierako musika-hizkuntza berritzaileko artista handienetako bi izan ziren. Konposizio-estilo iraultzaile bat landu zuten, erromantizismo klasikotik aldendu zena eta poeta sinbolisten eta Asiako arteen eragin handia izan zuena.
Egitarau honetarako aukeratutako lanek zerikusia dute urarekin, haizearekin, lainoarekin, ilargiarekin, landa-ingurunearekin, txoriekin, itsasoarekin… eta aproposak dira bi konpositore horien osagai inpresionistak aztertzeko: arpegioak, pedal-notak, estakatoak, tremoloak, glissandoak, eskala pentatonikoak eta tonu osokoak erabiltzen dira naturaren izaera aldakorra deskribatzeko. Konposizio-teknika berri horiek irudiak ebokatzen dituzte ordura arte erabat ezohikoak ziren sonoritateen bitartez. Bi egile handi horiei esker gauza gara natura ikuspegi berri batetik preziatzeko eta entzuteko.
Alfonso Gómez